Twitter-ek telebista saioei buruzko txioen artean publizitatea txertatuko du

Jon Berezibar 2013ko mai. 29a, 12:03

Emisioa identifikatu eta saioei buruzko komentarioen artean publizitatea txertatzeko teknologia erosi du Twitterrek. Saioa antzemateko gauza izango da Twitter eta saioari buruzko iruzkinen artean sartzeko publizitate espazioak erosi ahalko dituzte iragarleek.

Negozio modeloa finkatze aldera, baliteke Twitterrek bidelagun ezin hobea aurkitu izana: telebista.
Twitter eta telebista elkarren arteko osagarri bikainak dira, telebista pantailaren luzapen “soziala” bihurtu baita Twitter audientziarik handiena duten saioetan.  Frogatu da telebista saio askotan audientzian eragin handia daukala Twiterrek, masa soziala delakoan ondo asmatuz gero.

Erabiltzaile askok Twitter ikusten dabiltzan saioa komentatzeko erabiltzen dute eta, aldi berean, beste ikusleen iruzkinak jarraitu. Twitter eta telebistaren arteko elkar-ulertze horren froga dira eguneko trending topic nagusiak, momentu zehatzetan, telebistako emisioekin zerikusia dutenak izaten direla. Internet-en gainera, audientziak txikiagoak izan arren, targeta espezifikoagoa da, publizitatearen helburu nagusietako bat, hain zuzen.

Joera geroago eta zabalduago honen aukerez ondo jabetu dita Twitter-en eta emisioetara bereziki zuzenduta egongo den plataforma abiatu dute. Publizitate produktu moduan eskainiko dute eta asmoa da ikus-entzule iruzkingileen jarduera zelanbait monetizatzea.

Bluefin Labs enpresaren teknologiaz jabetu da Twitter eta horri esker aplikazioa gai izango da erabiltzailea telebistan zer ikusten dabilen antzeman eta Twitter zabalik dagoen bitartean denbora-lerroan iragarkiak txertatuko ditu. Enpresa iragarleak, horrela, saio konkretu baten denboran erabiltzaileek saio zehatz horri buruzko mezuen artean bere iragarkiak txertatzea kontratatu ahalko ditu. Sistemak, aurreratu dutenez, erabltzailea zein saiori buruz hitz egiten dabilen asmatzeko gauza da. Tuitak eta telebistako iragarkiak elkarren artean koordinatzeko modua ere eskain dezake sistemak.

Oraingoz probatarako abiatu dute publizitate plataforma berria eta Estatu Batuetako konpainia batzuri soilik eskaini diete.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak