Historiako lehen webgunea abiatu zenetik 20 urte bete dira

Jon Berezibar 2013ko mai. 1a, 12:00

Orain dela 20 urte erabaki zuen CERN-ek (Ikerketa Nuklearretarako Europako Kontseilua) Interneterako sarbidea publiko eta doako egitea. Historiako gertaera teknologikorik garrantzitsu horretatik bi hamarkada bete dira. World Wide Web delakoa sortzeko oinarriak zabaldu zituen CERN-ek: HTML hizkuntzaren, HTTP protokoloaren eta webean objektuak lokalizatzeko sistemaren oinarriak publiko egin zituzten. Horren berri ematen duen webgunea bera, atzera ere eskegi dute urteurrena ospatzeko.

Tim Berners-Lee fisikari ingelesa izan zen egitasmoaren burua. Interneten aita bezala ere ezagutzen den zientzialariak 1980 urtera arte egin zuen lan CERNen eta haren asmoa zen zientzialarien artean informazioa trukatzeko beharrari erantzutea. Internet HTML, HTTP protokoloa eta URLen lokalizazioarekin lotzea proposatu zuen hark eta horrek eman zuen emaitza modura gaur egungo sareen sarea. Teknlologia hori, hain zuzen, oinarri oinarrian gutxi aldatu da lehen urratsetatik gaur egunera arte. Unibertsitateen arteko sare bezala hasi zena bizkor zabaldu zen esparru akademikoetatik kanpo ere CERNek 1993 urtean dokumentu historikoa eskuragarri jarri zuenetik.

Publiko jarri zuten lehen webgunea Tim Berners-Lee berarena izan zen, gainera. Hain zuzen, World Wide Web artean berri horri buruzko argibideak eta jarraibideak ematen ziren historiako lehen webgunean. Urteurrena ospatzeko berriz ere eskegi egin dute webgunea, 1993 urtean zegoen bezala.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak