Egun osoa aztertzen eta eztabaidatzen egon dira Auzitegi Konstituzionaleko bigarren aretoko sei epaileak. Hiru epailek baieztatu dituzte Auzitegi Gorenaren tesiak eta beste hiru tesi horien aurka agertu dira.
Hori hala, epaile buruak erabaki du Auzitegi Konstituzionaleko osoko batzarra deitzea eta 11 epailen artean hartu dute azken erabakia. Zazpi epaile aurrerakoik eta beste lau kontserbadorek osatu dute osoko batzarra.
Epaia zuzenean jarraitu dute Bilbon ehunka herritarrek, iluntzeko manifestazioaren ostean. Eta pozik eta algarako jaso dute berria. Indeoendentziaren aldeko ohiuak entzun dira Bilbon. Martin Garitano, Pello Urizar eta Oskar Matute, Bildu koalizioaren buruek hartu dute parte Bilboko manifestazio osteko mitinean.