Betiko lekuan –Matxiategiko aparkalekuan– daude aurten ere Pentekoste jaietako feria-postuak. 23 etxola eta atrakzio dira eta jende asko erakartzen dute. Egunero irekitzen dituzte, 11:30ean, eta itxiera-ordutegiak aldatu egiten da egunaren arabera.
Bada ziztu-biziko abiadurak ematen duen sentsazioaren bila joaten denik, bada tonbolan zortea tentatzera joaten denik eta bada, baita ere, laguntxoekin salto-salto egitera joaten denik.
Merkeago astelehenean eta eguaztenean
Bidaia bakoitzak bi euro eta laurogei zentimo balio ditu, baina bost bidaiako bonuak ere erosi ahal dira. Astelehen goizean eta eguaztenean egun osoan bidaiek 1,50 euro balioko dute.