Une zirraragarriak bizi izan dituzte Bergaran Pentekoste jaiei hasiera emateko ekitaldian. Bitorianatxo Santa Marina parrokiako kanpandorretik jaitsi da aurten eta Oxirondoko festa-gunea jendez lepo zegoen haren zain. Aurten 50 urte betetzen dituen Lokatza Ziklismo Eskolako kideak ere bertan ziren, pregoia egiteko gertu.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.