Mugimendu Sozialistak txosnaren muntaketa baliatu zuen atzokoan, azken hilabetean egindako aldarrikapenetan berresteko. Izan ere, Oxirondoko txosnagunetik "kanpo" gelditu izana eta Udalak txosna beste leku baten jartzeko "baimenik eman ez" izana salatu zuten: "Urtero txosna harri eta jaietan gure ekarpena egitea lortu izan dugun arren, gure errealitatearen parte bilakatu dira azken egunera arte baimenik ez izatea, erantzun eza, bazterketa edota materiala ez uztea".
Horiek horrela, Udalak –EH Bildu– hartutako erabaki horiek "salatu" gura izan zituzten, "onartezina" iruditzen zaielako, "instituzio publiko gisa eta interes publikoaren izenean, baliabide publikoak interes alderdikoien arabera erabiltzea".
Azkenik, herriko eragile guztiek "baldintza berdinetan" parte hartuko duten txosnagune baten beharra aldarrikatu zuten, Udalari "debekua kendu" eta "denontzako txosnagune bati oztoporik ez jartzeko", eskatuz.

Bergarako Mugimendu Sozialistak Muniben jarritako txosna.