Bergara Hiria pilota txapelketako finalak jokatuko dituzte bihar

Koldo Zubia Salas 2026ko maiatzaren 24a

Emakumezkoen finalerdietako bat. (Argazkia: Julen Aramburu)

Pentekosteetako Kuadrillen Egunean –astelehena– jokatuko diren Bergara Hiria txapelketako finalak jada definituta daude. Martitzenean jokatu ziren azken final-erdiak; Zabaleta-Gaminde, Madina-Etxebarria eta Arribillaga-Sotil bikoteek lortu zuten finalerako txartela. Bihar, 18:30ean hasiko dira finalak.

Joan den martitzenean, Aldayk eta etxean jokatzen ari den Arrate Bergarak lortu zuten sailkapena emakumezkoetan. Gizonezkoen promes mailan, Aratz Ormaetxea bergararrak eta Ramirezek lortu zuten gauza bera. Azkenik, nagusietan, Irribarriak eta Balerdik lortu zuten txartela. Alabaina, martitzen honetako hiru finalerdiak falta ziren, eta horiek ere definituta gelditu dira. Emakumezkoetan, Zabaletak eta Gamindek 22-13 irabazi diete Salsamendi eta Vertizi. Promes mailan, Madina eta Etxeberriarendako izan da garaipena: 22-17 irabazi diete Izagirreri eta Olanori. Nagusietan, berriz, Arribillagak eta Sotilek jokatuko dute finala, Fernandez eta Guairan menderatu ostean (22-14).

Finalak, erabakita

Horrenbestez, emakumezkoetan Aldai-Arrate, Zabaleta-Gaminde; promesetan Ormaetxea-Ramirez, Madina-Etxeberria; eta nagusietan, Irribarria-Balerdi, Arribillaga-Sotil izango dira hiru finalak. Partidu horiek txapelketaren 28. edizioa osatuko dute, 18:30ean hasita, Udal Pilotalekuan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak