Egubakoitzean, hilak 22, irteerak izango dira Eibartik 00:00etan, 2:00etan, 4:00etan eta 6:00etan, eta honako ibilbide hau egingo dute: Soraluze (0:15, 2:15, 4:15 eta 6:15), Bergara (0:30, 2:30, 4:30 eta 6:30), Arrasate (0:45, 2:45, 4:45 eta 6:45), Aretxabaleta (0:50 eta 4:50) eta Eskoriatza (0:55, 4:55). Alderantziz, Arrasatetik 23:15, 1:15, 3:15 eta 5:15ean irtengo dira, ibilbide honekin: Bergara (23:25, 1:25, 3:25, 5:25), Soraluze (23:40, 1:40, 3:40 eta 5:40) eta Eibar (23:55, 1:55, 3:55, 5:55). Gainera, 1:00etan eta 5:00etan zerbitzua egongo da Eskoriatzatik eta 1:05ean eta 5:05ean Aretxabaletatik.
Gainera, egubakoitzean eta zapatuan irteerak egongo dira Antzuolatik 0: 30ean, 1:30ean, 2:30ean, 3:30ean eta 5:30ean, honako ibilbide honekin: Bergara (0:40, 1:40, 2:40, 3:40 eta 5:40), Oñati (1:55, 3:55, 5:55) eta Elgeta (0:55, 2:55 eta 4:55).
Itzultzeko, zerbitzuak egongo dira Elgetatik 1:00etan, 3:00etan eta 5:00etan, eta Oñatitik 00:00etan, 2:00etan eta 4:00etan, eta Bergara eta Antzuolaraino iritsiko dira (Antzuolan 4:25etan izan ezik, non ez den zerbitzurik egongo).