Bergarako Udalak, Xaxau konpartsak eta Mugimendu Sozialistak mimo handiz eta bertako zein inguruko taldeei lehentasuna emanda prestatu dituzte aurtengo Pentekosteetarako musika emanaldiak. Jarraian aipatzen dira oholtza gaineko zuzenekoak, baina kontuan hartu behar da txarangen estiloko emanaldi ibiltariak ere ez direla faltako.
MAIATZAK 22
DDX

Musika urbano freskoa taularatuko du bergararrez osatuta dagoen taldeak. Gertukoen artean aurkeztuko dituzte azken hilabeteotan argitaratutako kantuak.
TXOSNAGUNEA / 20:30
INGUMA

Oi! kutsuko Oñatiko taldeak barruak hustuko ditu Mugimendu Sozialistaren txosnan, Buruaz beste eta Mendeku egarriz lanetako abestien bitartez.
MUNIBE PLAZA / 20:30
KOMERIK ERROMERIA

Hernanitik eta Urnietatik ekarriko dute abesti herrikoiekin dantzatzeko proposamena. Ostean, DJ Gutik eta Felixinek luzatuko dute gaua.
MUNIBE PLAZA / 22:30
NO LIMITS

Aretoz areto aritu da oi! doinuak jotzen dituen boskotea azken urtean, eta, abiadura bizian jarraitzeko gogoz, zuzeneko beroa egingo dute herrikideen aurrean.
TXOSNAGUNEA / 22:00
SEDIENTOS DE CUMBIA

Aniztasun kultural handiko taldekideek Iruñetik dakartzate erritmo argentinarrak, Biendesed diskoan argitaratutakoak.
TXOSNAGUNEA / 22:00
JIRABIRA ERROMERIA

Gurasoek lagundutako paella-jan herrikoiaren ostean, familia giroko erromeriak hartuko du egunari gatza eta piperra jartzen jarraitzeko ardura.
SEMINARIOKO KARPA / 22:00
BRIGADE LOCO

Iaz aurkeztutako Bide baten esanahia diskoko kantuak emango dituzte aditzera tokiko eszenan aski ezagunak diren punkrock estiloko musikariek.
OXIRONDO PLAZA / 23:00
MAIATZAK 23
ANUK ETA ELENE
Anuk Harreguy eta Elene Alustiza usurbildar bikoteak alaituko du bazkariaren ostekoa, euskal kanta ezagunak jota.
TXOSNAGUNEA / 16:00
KILIKI

Chill Mafian ezagun egin zen Beñat Rodrigo kantari iruindarrak bakarkako proiektua dauka orain esku artean; Iltze 1 diskoan kaleratu du uzta berria.
TXOSNAGUNEA / 22:00
ISTILU

Kaleko punk eta oi! doinuetan mugitzen da azpeitiar laukotea duela sei urtetik; tokiko eszenako izenetako bat bihurtu da Gauerdian, DJ Blind & Menza eta DJ Tintzek hartuko diete lekukoa.
MUNIBE PLAZA / 22:30
SUTARGI ERROMERIA

Erromeria talde bati eskatzen zaion guztia eskaintzeko irrikan, gaua luzatzeko plana dakar mundua jateko gogoz etorriko den gazte talde horrek. Zuzeneko horren ostean, Payne (Lora Sound) musika-jartzailea arituko da. TXOSNAGUNEA / 23:00
NEOMAK

Lazturak orbain lan berriarekin, musika urbanoari, elektronikari eta folkari egingo diete gorazarre emakume gipuzkoarrek; tartean, debagoiendarrek.
OXIRONDO PLAZA / 22:00
MAIATZAK 24
BERGARAKO MUSIKA BANDA
Bergarako Musika Eskolan hezitako musikariek osatutako bandak gorriz markatuta dauka urteroko hitzordua egutegian. Euria eginez gero, udal pilotalekura lekualdatuko dute emanaldia.
ESPOLOIA / 12:30
ANJE DUHALDE
Oholtza gainean 45 urte baino gehiagoko eskarmentuarekin, euskal rockaren aitzindarietakoa da Arrangoitzeko musikaria, Errobi taldearen sortzaileetako bat. Adin guztietako publikoa erakarriko du seguru.
OXIRONDO PLAZA / 19:30
MAIATZAK 25
TRIKIDANTZ ERROMERIA

25. urteurrenaren ospakizun betean dagoen taldea, iturendarrak domekari zapore bizia jartzera etorriko dira Xaxau konpartsaren festagunera. TXOSNAGUNEA / 20:00
ATERI

Ilun eta argi izeneko diskoa lantzen aritu dira hilabeteotan, eta emaitzaren berri emango du Debagoieneko hainbat herritako musika taldetan aritutako kidez osatutako talde berriak –Erne, Wood Strings...–.
Gaueko ordu txikiak Rances eta DJ RVDAren musikak girotutakoak izango dira.
MUNIBE PLAZA / 22:00
GAZTE DJ SAIOA

Jonkass musika-jartzaileak girotuko duen saioa. Akerbeltz erromeria taldeko abeslari Jon Kastañedak musika elektronikorako dauzkan trebeziak erakutsiko ditu.
ESPOLOIA / 22:00
MALKO

Oñatiko boskote gazteak azaroan atera zuen rock kutsuko Minmugak lan luzea, Danbakaren azken edizioa irabazi izanagatik laguntza jasota. Haien energiaz eta gozatzeko gogoaz kutsatuko da publikoa.
TXOSNAGUNEA / 23:00
MARTE LASARTE

Pop elektroniko dosiak mahaigaineratuko ditu Skakeitan taldean aritutako musikariek sortutako bandak, Ez da besterik diskoko osagaiak erabilita.
TXOSNAGUNEA / 23:00
EGIN KANTU!

Kuadrilla eguna luzatzen zaienentzako eta kantarako gogoa dutenentzako prestatutako karaokea, ordu txikitan lotsak ez baitu lekurik.
TXOSNAGUNEA / 03:00
MAIATZAK 26
RIBERA CANTA

Erriberako jotekin gozatzeko aukera ederra, ahoz gora abesteko tradizioa belaunaldiz belaunaldi transmititzen duen taldearekin. IRALA KALEA / 13:00
MUGI PANDEROA ERROMERIA

Eibarko eta Elgoibarko parrandazale gazteek osatutako erromeria taldea, konposizio itsaskor eta herrikoiekin ikus-entzuleak animatzen iaioak dira.
OXIRONDO PLAZA / 20:00