Neomak taldeko Leire Etxezarretaren arabera, uda kontzertuz beteta izango dute: "Uda kontzertuz beteta dator eta denboraldi honen hasierako kontzertuetako bat izango da Bergarakoa. Disko berriaren aurkezpen-kontzertuak amaituta, gogotsu gaude beste plaza batzuetan jotzen hasteko. Gainera, batzuontzat bereziki, etxe ondoan egotea beti da pozgarria, eta Bergaran musikaren inguruan egindako lagunak ere badauzkagu; beraz, plan ederra da guretzat".
Etxezarretak gaineratu du plaza ezaguna dela haientzat Bergarakoa: "Taldearen hastapenetan Bergaran izan ginen, Usondo parkean. Xarma berezi batekin gogoratzen dugu kontzertu hura, eta urte hauetan gertatutako aldaketa eta eboluzio honen ondoren, itzultzeko gogotsu gaude". Amaitzeko, honako hau gaineratu du Etxezarretak: "Espero dugula plazetan elkar ikustea!".