Xaxauk adierazi duenez, iazko arrakasta ikusita, aurten plaza mugatuak izango dira. Plaza mugatuak betetzen ez badira, apirilaren 27a izango da izena emateko azken eguna. Gehienez ere, 4-5 pertsona sartu ahalko dira baltsa bakoitzean.
Izena emateko, formulario hau bete beharko da eta norbere erantzukizun dokumentua sinatu. Formularioa baltsa bakoitzeko pertsona batek betetzea nahikoa da, baina erantzukizun dokumentua parte-hartzaile guztiek sinatu beharko dute. Parte-hartzaileentzat ez dago adin mugarik, baina badaude kontuan hartzeko zenbait gauza: 16 urte baino gutxiago izanez gero, gurasoek edo tutore legalek lagunduta jaitsi beharko da eta 16-18 urte bitartean izanez gero, gurasoen edo tutore legalen baimena jaso beharko da baltsan jaitsi ahal izateko.
Informazio gehiago behar izan ezkero, xaxauegitaraua@gmail.com eta xaxaukonparta@gmail.com helbideetara idazteko eskatu du Xaxauk.