Pentekosteak 2026

Martxan da Pentekoste jaietako zapirako marrazki eta lema lehiaketa

Olaia Milikua 2026ko apirilaren 14a

2024ko Pentekoste jaietako zapia

Jardun Euskara Elkarteak urtero bezala Pentekoste jaietako zapian agertuko den marrazki eta lema aukeratzeko lehiaketa antolatu du. Lanak aurkezteko azken eguna apirilaren 28a izango da. 

Bi lehiaketa egongo dira: alde batetik, marrazkia lemarekin eta bestetik lema soilik. Marrazkietan bi kategoria egongo dira: haurrena (12 urtetik behera) eta helduena (12 urtetik gora). Lema berriz, jasotako guztietatik bakarra aukeratuko da. Marrazkiak A4 formatuan eta zuri-beltzean aurkeztu behar dira, eta gaia jaiak izango da. Lanak Jardunen bulegoan (Oxirondo plaza 2-1. solairua) edota jardun@topagunea.eus helbidean aurkeztu behar dira. Horretarako, azken eguna apirilaren 28a, martitzena, izango da. Marrazki eta lema onenek hurrengo sariak eskuratuko dituzte: helduen marrazkia, 100 euro; haurren marrazkia, 60 euro, eta esaldi onena, 40 euro.

Informazio gehiago behar izanez gero, webgunearen , jardun@topagunea.eus helbide elektronikoaren eta 943 76 36 61 edo 605 71 24 69 zenbakien bidez eskura daiteke. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak