Ruper Ordorika Seminarixoan izango da apirilaren 10ean

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2026ko apirilaren 1a

Ruper Ordorika eta taldekideak Amaia antzokian 2025eko abenduan egin zuten kontzertuan.

Abenduaren 23an izan zuten Ruper Ordorikaren zaleek Lurra ikutu barik diskoko kantuak Arrasateko Amaia antzokian zuzenean entzuteko aukera; bada, apirilaren 10ean Bergarako Seminarixo aretoko taularen gainean izango da.

Oraingoan ere, Mugalariak taldea izango du Ordorikak taularen gainean lagun: Arkaitz Miner –gitarra, biolina eta man- dolina–, Lutxo Neira –baxua–, Hasier Oleaga –bateria–, Eduardo Lazaga –perkusioa– eta Nando de la Casa –perkusioa eta teklatuak––. 20:00etan hasiko da kontzertua, eta zortzi eurotan eros daitezke sarrerak, Seminarixoa.eus atarian.

Otsailean abiatu zuen Bergarako Udalak hilean behingo maiztasuna duen Seminarixoko musika zikloa. Xak taldearekin abiatu zuten, Putas Amak taldea izan zen martxoan eta, Ordorikari lekukoa hartuta, Bergarako Harria taldeak borobilduko du egitaraua, ekainaren 5ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak