Datozen hilabeteetarako hainbat kontzertu iragarri ditu Bergarako Udalak Seminarixoan. Bihar, hilak 6, Xak taldearen kontzertuarekin hasiko da egitaraua, eta datozen hilabeteetan etorriko dira Putas Amak (martxoak 7), Ruper Ordorika (apirilak 10) edota Harria (ekainak 5) taldearen emanaldiak.
Uztailean Berumuga Musika Zikloak hartuko du lekukoa, eta abuztuan, berriz, aire libreko kontzertuek. Horregatik, Seminarixoko kontzertuak San Martin jaien ondoren itzuliko da. Alabaina, aurreratu dute Olaia Intziarte izango dela bertan urriaren 9an.
Zozketa, Goienakideendako
Goienakide izateak abantailak ditu, eta datorren hiletik aurrera, GOIENAk Seminarixoko musika ziklo honetako emanaldi bakoitzerako bi sarrera zozkatuko ditu Goienakideen artean. Egon adi!