2024an, Bakarka bi diskoak argia ikusi eta gero, lan berri bat abiarazi zuen Ordorikak eta horren emaitza da, urtebete geroago, Lurra ikutu barik albuma. Victor Sanchezekin batera egin ditu grabaketak eta nahasketak Adunako elkar estudioan eta puntako musikariak izan ditu alboan: Leo Abrahamsek lagundu du gitarrekin, teklatuarekin eta ekoizpenarekin; Kenny Wollesek grabatu ditu bateria eta bibrafonoa, eta, azkenik Jon Thorn izan du lagun kontrabaxuarekin. Arkaitz Miner eta Dani Perez ere izan ditu kantu batzuetan eta Tonino Guerrak, Javier Aguirre Gandariasek eta Eva Linazasorok idatzitako testu bana ere musikatu ditu.

LP zein CD formatuetan eskuratu daiteke oñatiarraren lan berria eta Ramon Zuriarrain margolariak egin du albumeko portako irudia.