Martxan dago aurtengo Pentekoste jaietarako kartel lehiaketa

Idoia Aranbarri Arzuaga 2026ko martxoaren 30a

Beste urte batez, Bergarako Udalak Petekoste Jaietako programaren azalaren diseinua aukeratzeko kartel lehiaketa antolatu du. Lehiaketa irekia da, eta lanak apirilaren 21eko 13:00ak baino lehen aurkeztu beharko dira BAZ zerbitzuan. Behin lanak aurkeztuta, herritarrek apirilaren 24tik 28ra bitartean bozkatu ahal izango dute.

Lehiaketan parte hartzeko, azaleko irudiak 30x42 zentrimetroko neurria izan beharko du, 300 ppp-ko erresoluzioarekin, eta formatu bertikalean. Gainera, paperean inprimatuta eta kartoizko oinarri baten gainean aurkeztu behar dira. Horrekin batera, irudiaren kopia digitala euskarri informatiko batean entregatu behar da. Teknika librea da, baina ondorengo testua eraman beharko du kartelak nahitaez: Pentekoste jaiak 2026 Bergara. Aurkeztutako lanek originalak izan behar dute, argitaratu gabeak eta beste lehiaketaren batean aurkeztu gabeak.

Epaia jakitera ematen den egunean jakinaraziko da epaimahaia zein izango den, baina Udaleko Berdintasun, Prebentzio eta Kultura sailetako ordezkari banak, jai batzordeko ordezkari batek, komunikazioan eta diseinuan aditua den ordezkari batek eta arte disziplinan ezagutzen duten herriko bi ordezkarik osatuko dute. Hala ere, herritarrek Udalaren webgunean bozkatu ahal izango dute apirilaren 24tik 28ra bitartean, eta herritarren bozkek %40ko balioa izango dute. Irabazleak 400 euro balio duten bonuak eskuratuko ditu herriko komertzioetan erabiltzeko.

Lehiaketaren oinarri guztiak Udalaren webgunean daude eskuragarri.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak