Lanbroa kultura elkarteak antolatutako hitzaldia egingo dute egubakoitzean, urriak 3, Mikel Reparazek eta Joseba Zulaikak. Reparazek idatzitako Magaletik amildegira. Amerikaren arrakalatik Trumpismora: bidaia ulergaitz baten kronika liburua izango du oinarri saioak; izan ere, Lanbroa elkartearen hitzaldi ziklo berriak populismoa izango du gai.
Hitzaldia 19:30ean hasiko da udaletxeko osoko bilkuren aretoan. Ondoren, afaria egingo dute. Ezinbestekoa da afarirako aurrez izena ematea.