Lanbroa Kultur Elkarteko Andoni Larrañagak ziurtatu berri dio GOIENAri Santa Marina elizan "eguzkitze hirukoitza" gertatzen dela: "Ez dugu jakinarazi guztiz ziur egon arte. Orain ziur gaude, Santa Marinako elizan eguzkitze hirukoitza ematen da uztailaren 18aren bueltan".
Bisita gidatuak doan, uztailaren 19an
Horrez gain, bisita gidatuak egingo dituzte bihar, uztailak 19, 19:00etan hasita. Eguzkia egon ala ez egingo dute bisita gidatua; sarrera librea da eta euskaraz, gazteleraz eta ingelesez egingo dute.