Aritzeta abesbatzaren kontzertua uztailaren 18an, Santa Marina Eguna ospatzeko

Jokin Bereziartua Lizarazu 2025ko uzt. 15a, 09:45

Aritzeta abesbatzako kideak Lasarteko Brigidarren komentuan ateratako argazkian, uztailaren 12an. Argazkia: Aritzeta abesbatza.

Bergarako Aritzeta abesbatzak urteroko kontzertua emango du egubakoitzean, hilak 18, Santa Marina parrokian. Santa Marina Eguna ospatzeko kontzertua izango da, mezaren ostean, 20:15ak aldera. Egun horretan bertan, 19:45ean, eguzkitze fenomenoaren lekuko izango dira bertaratzen direnak, baldin eta eguzkia egiten badu. 

Hona hemen Aritzeta abesbatzak egubakoitzerako prestatu duen egitaraua:

Ave Maria...................................................................................... J.Busto
Pange Lingua........................................................................ J.C.Calderon
arr.: Iosu Soldevilla
SOL0: Agustin Badiola
Rabo de Nube................................................................... Silvio Rodriguez
arr.: Eduardo Ferraudi
Dahil-Sa-Iyo................................................................... Miguel Velarde Jr,
arr.: Fabian Obispo Jr.
Izar Ederrak........................................................................ Josu Elberdin
You Raise me Up.................................................................... Kirby Shaw

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak