"Egungo egoera aztertu eta eraldaketa egiteko unea da", bere esanetan, "politika publikoen esku-hartze handiagoarekin eta egiteko modu berri batekin udaletatik, garapen agentzietatik, mankomunitateetatik eta, batez ere, egunero-egunero politika industrial hori egiten duten enpresari, langile eta eragile ezberdinekin batuta".
Eta helburu horrekin etorri da, hain zuzen, Bergarara ere, "gune garrantzitsua delako industriako hainbat sektoretan, kooperatibismoan eta ekonomia sozialean".
Bergarak eskualdean duen garrantzia balioan jarri du, baina Debagoiena bere osotasunean egiten ari den lana ere gogora ekarriz, eta Gipuzkoan ongizate maila bermatu duena industria izan dela ahaztu gabe. Baina Amerikako Estatu Batuei edo Alemaniari erreferentzia eginez, gaineratu du egoera aldakorra dela eta ezin dezakegula Gipuzkoa irla moduan ikusi, begirada zabaldu beharra dagoela. Horregatik guztiagatik, industria politika proaktiboa aldarrikatu du.