Bikuñak bere kazetaritza ibilbidea La Voz de España egunkarian hasi zuen, korrespontsal modura eta ondoren, El correo eta Deia egunkarietako kazetaria izan zen. 1983tik 2006an jubilatu arten, ostera, hogei urtetik gora, Euskal Telebistan egin zituen.
Teleberri-k izan zuen lehenengo aurkezlea izan zen, eta lehen aldiz 1983ko abenduaren 17an aurkeztu zuen albistegia. Haren lankide izandako Luis Aranberri Mendizabal Amatiño-k bere blogean honakoa idatzi zuen Bikuñak erretiratu zenean.
ETBko albistegietako burua ere izan zen, eta Punto de encuentro edota El Punto saioen aurkezle eta editore ere bai. Azken saio horretan 1.400 elkarrizketa baino gehiago egin zituen. El txoko Taurino ere aurkeztu zuen, eta euskaraz eta gaztelaniaz zezenketak eman zituen lehen kazetaria izan zen.
Idazlea ere bai
Hainbat liburu idatzi zituen; politikatik hasi nahiz musika edota tauromakiari buruz. Besteak beste, bere jaioterriari lotutakoak. Horien adibide dira 2003an idatzi zuen Iriaun, frantsesen urrea eta Elosu izeneko liburua edo 2004an, Bergarako Batzokiaren mendeurrenean idatzitako Bergarako Batzokia 100 urte abertzaletasunaren bideak jorratzen. Bergarako Musika Bandaren 175. urteurreneko liburua idazteko esleipena egin zion Udalak Bikuñari eta 2007an argitaratu zuen Historia baten notak.
Ernai antzerki taldeko kide
Gaztetan antzerkigintzan ere jardun zuen; 1965ean Bergaran eratutako Ernai antzerki taldeko kide izan zen. Hain zuzen ere 2015eko azaroan talde hartako kideak berriro elkartu ziren 50. urteurrena ospatzeko.