Bergarako batzokiak 100 urte

Marijo Deogracias 2004ko abe. 3a, 16:24

Xabier Arzalluz EAJko lehendakari ohiak egin dio hitzaurrea Juan Luis Bikuñak Bergarako batzokiari buruz idatzitako liburuari. Bergarako Batzokia 100 urte eguen iluntzean aurkeztu zuten. Historia eskola eskaini zuen Arzalluzek, Canovasek agindutako Bergarako medikua gogora ekarriz.

Ikusmina eragin zuen Juan Luis Bikuñak idatzitako liburu aurkezpenak. Bergarako batzokiak 100 urte egin dituela eta, honen historia jaso du Bikuña kazetari ezagunak liburu baten, baina Xabier Arzalluz aurkezpenean egongo zela iragarrita zegoenez, EAJko kide dezente elkartu ziren aurkezpenera. Migel Altuna Institutuko areto nagusia gainezka egon zen bi orduko ekitaldian.

Sabino Arana gogora ekartzen hasi zuen hitzaurrean Xabier Arzalluzek. JEL berbaren esanguraren garrantziaz ohartu barik dabilela asko eta “gaur egungo historialari progresista asko, gure abertzaletasunaren kontra” ari direla era esan zuen Arzalluzek. “Fuerismoa dago gure abertzaletasunaren oinarrian” esaten hasi zuen historia eskola, baita “gure artera gazte gutxi hurbildu da” agerian utziz.

Zumalabe medikua

“Zumalabe medikuren koaderno-liburua Gipuzkoako Foru Aldundiak erosi zuen. Bere jabe oihak 3,5 milioi pezeta eskatzen zituen eta ni neu joan nintzen Diputazioari esante, edo erosten duzu edo banoa Bizkaikora eskatzera”, gogoratu zuen Arzalluzek, umore puntu batekin. “gure historiaren zati garrantzitsu baten berri ematen du liburu horrek; gaur egun, gura baduzue, Koldo Mitxelenan dago. Hala ere, nik 1995ean iritzi artikulu baten jaso nuen liburu horretako historia Fondo reservados izenburupean egin nuen”. Arzalluzek “gauza batek perspektibarik ez dagoenenean traizioak sortzen dira; eta horixe gertatu zen foruen eta Canovasen sasoian”, esan zuen.

Bergarako batzokia Sabino Arana hil eta urtebetera sortu zen Bergarako batzokia. Arzalluzek harrigarritzat jo zuen gertaera hori. “Urte bakar baten Bergaran EAJren aldeko mugimendu bat sortu izana eta Batzokia sortu izanak, adierazten du abertzaletasunaren mugimenduaren indarra” adierazi zuen.

Batzokiaren historia beraz, 100 urte historia, Juan Luis Bikuñak idatzitako liburuan jasotzen da. Bergarar askoren oroimenak jaso ditu Bikuñak liburuan, baita JEL berben esangura ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak