Bailarako EH Bilduko ordezkariak Bergarako Elikaenea proiektua bertatik bertara ezagutzen izan dira

Larraitz Zeberio Lekuona 2024ko urr. 26a, 12:20

EH Bilduk otsailean aurkeztu zuen Debagoiena Geuretik Loratzen egitasmoa, eta atzo egin zuten bigarren irteera. Hain zuzen ere, bailarako hainbat ordezkari Bergarako Elikaenea proiektuaren inguruko xehetasunak ezagutzen izan dira.

Oxirondo azokan elkartu ziren 18:30ean eta Bergarako zinegotzi Ainhoa Leteren zein Ereindajan kooperatibako kide Aitziber Plazaolaren eta Ainhoa Narbaizaren eskutik jaso dute informazioa.

Elikadura burujabetza helburu duen Elikaenea topaguneak irailaren 6an zabaldu zituen ateak, eta proiektuaren sorrera, garapena eta irekiera zelan gauzatu diren lehen eskutik ezagutzeko aukera izan dute koalizioko bailarako kideek. Horrekin batera, aurrera begirako asmoen eta erronken gaineko informazioa ere jaso dute. Bailarako hainbat herritako ordezkariak elkartu ziren, eta haien artean Rebeka Ubera legebiltzarkide elgetarra.

Etorriko dira bisita gehiago

Debagoiena Geuretik Loratzen dinamikaren asmoa da hiru hilabetean behin irteera edo hitzaldi bat antolatzea proiektu eraldatzaile baten inguruan, bailara mailan. "Helburua da eskualdeko sinergiak eta indarrak aprobetxatu eta ondoko herriak zertan ari diren gertutik ezagutzea". Lehen bisita  otsailean izan zen. Oñatiko urjauzietara egin zuten irteera, Onaro proiektua eta energia burujabetzan egindako bidea ezagutzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak