Martxoa ekintzez betea dator Bergaran ere, Korrika Kulturalari esker

Jokin Bereziartua Lizarazu 2024ko otsailaren 29a

Moises Azpiazu dantza taldearen emanaldia, 2022ko Korrika Kulturalean.

Korrika badator, eta Bergaran ere hainbat ekintza antolatu dituzte Korrika Kulturalaren barruan. Korrika hilaren 20an helduko da Bergarako erdigunera, 07:25ean.

Honako ekintza hauek antolatu dituzte: martxoaren 6an, Soilik bai da bai hitzaldia egongo da Irizar jauregian (18:00); hilaren 14an, erraldoien konpartsa eta musika eskolako trikiti taldearen kalejira irtengo da plazatik (19:00); hilaren 16an, euskal dantzen ikuskizuna egongo da Muniben –euria bada, Boluko frontoian– (12:00); hilaren 17an, Museoaren zaindariak umeendako pelikula emango dute Seminarixoan (17:00); hilaren 20an, Korrika 07:25ean helduko da erdigunera eta Korrika Txikia 10:00etan hasiko da; hilaren 21ean, Kokoxa taldearen 150 antzezlana ikusiko ahalko da Seminarixoan (19:00); hilaren 22an, bertso jaialdia egongo da Seminarixoan (22:00); hilaren 23an, kalejira (11:30) eta euskal dantzen emanaldia izango dira Muniben (13:00) –euria bada, Seminarixoan–; eta, amaitzeko, Oihaletxea dokumentala ikusi ahalko da Seminarixoan (19:00).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak