Angiozar Bailarako Batzarrak "enegarrenez" salatu du egoera eta eskatu dute dagozkion administrazioei beharrezko urratsak eman ditzatela halakorik errepikatu ez dadin.

Angiozar Bailarako Batzarrak salatu duenez, AHTko lanek berriro ere zikindu dute Angiozar erreka: "Euri asko egiten duenean, AHTko obratik lohi gris bat isurtzen dute errekara. Ondorioz, errekak kolore grisa hartzen du eta azpiko harri guztietan lohi grisa geratzen da. Beste behin gertatu da, irailean ere egoera salatu genuen".
Angiozar Bailarako Batzarrak "enegarrenez" salatu du egoera eta eskatu dute dagozkion administrazioei beharrezko urratsak eman ditzatela halakorik errepikatu ez dadin.

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.