Orfeoiko sei zuzendariak omendu dituzte gainera, eta egun bizirik daudenek presentzialki hartu dute parte. Cristina Larrañagak eta David Azurzak, esaterako, pieza bana zuzendu dute eta publikoaren txalo zaparrada handia jaso dute. Herriaren aitortza ere jaso dute gainerako zuzendariekin batera.
Frontoia bete egin da eta herriko askotariko eragileek hartu dute parte emanaldian.
Amaieran, hainbat oroigarri jaso ditu baita ere orfeoiko zuzendari Kontxi Laskurainek.