J Martinak girotuko du San Martin plaza zapatuan

Eneko Azurmendi Barrena 2023ko mai. 25a, 17:30

Kattalin eta Ane Barcena ahizpek eta Javi Jorajuriak osatzen dute taldea. (Argazkia: J Martina).

Elektronika eta popa uztartzen dituen hirukoteak 23:00etan egingo du emanaldia zapatuan, Pentekosteen baitan. Kattalin eta Ane Barcena ahizpek eta Javi Jorajuriak osatzen dute taldea eta hirukote formatua berrartzeko gogoz daudela azaldu dute.

Egubakoitzean Delirium Tremens taldeak girotuko du San Martin plaza eta zapatuan, berriz, bestelako doinuak izango dira gozagai. Izan ere, J Martina taldeak emanaldia egingo du, 23:00etan. Kattalin Becerra taldekideak aitortu duenez, aspaldi ez dute hiruko formatuan jo, eta gogotsu daude horretarako. "Formatu hori berrartzeko gogoz gaude".

Hori dela eta, duten guztia emango dutela azpimarratu du: "Gure aldetik, guztia emango dugula ziurtatzen dugu. Gainera, gauza berriekin joango gara Bergarara!". Hala, kontzertura joateko dei egin du: "Aurreiritzirik gabe, etortzeko animatzen ditugu musikazaleak".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak