Pentekoste jaietako egitaraua

Mirari Altube Arrese 2023ko mai. 6a, 19:14

Bergarako Udalak, Xaxau konpartsak eta Kontseilu Sozialista Deba Bailarak antolatutako egitarauak Pentekoste jaietarako.

Udalaren egitaraua

Maiatzak 26, ostirala

  • 20:00 Jaiei hasiera emateko txupinazoa zaintzan aritzen diren emakume langileen ordezkaritza baten eskutik eta Bitorianatxoren jaitsiera San Martin plazan.
  • Segidan, Bergarako musika bandaren kalejira hiriguneko kaleetan San Martin plazatik irtenda.
  • 20:30 Parrillada auzolanean Seminarioko karpan Oxirondo Aisialdi Guneko gurasoek antolatuta, haur eta gurasoentzat.
  • 21:30 Erromeria Joxe Mendizabalekin Seminarioko karpan.
  • 23:00 Kontzertua Delirium Tremens taldearekin San Martin plazan.

Maiatzak 27, larunbata

  • 11:00 Diana. Bolutik, Bergarako Txistulari Banda. Labegaraietatik, Bergarako trikitilariak. Oxirondotik, Elgoibarko dultzaineroak.
  • Ondoren herriko plazan elkartuko dira guztiak eta BET-eko umeen erraldoiekin batera Mizpirualdera egingo dute bisita.
  • 11:00 Herriko Elkarteen arteko bakailao lehiaketa San Martin plazan.
  • 11:30 Erraldoien gunea San Martin plazan: erraldoien erakusketa, gomazko erraldoien erakusketa, palomita-makina, erraldoien liburuxka umeek margotzeko, umeentzat puzgarria... Antolatzailea: BET elkartea.
  • 11:30 Pentekosteetara ongi-etorria emateko ekitaldia, iazko Pentekosteetatik hona mundura etorri diren bergarar txikitxoei, udaleko pleno aretoan. Ondoren argazki bateratua ateratzea udalaren atzealdean, San Pedro kalean.
  • 12:00 Erraldoi taldeen kalejira Espoloitik eta Matxiategitik. Colla de Gegants i Cabuts de Borriana (Castellon), Sestao eta Buztintxuri taldeak.
  • 13:30 Bakailao lehiaketako sari banaketa San Martin plazan.
  • 18:15 Erraldoi, buruhandi eta kilikien kalejira. Castellongo Burrianan, Sestao, Buztintxuri, Deustuko Ondalan eta Bermeoko Kieb taldeak. Ibilbidea: San Martin plaza, Bidekurutzeta, Ramon M. Lili, Ibargarai, Irizar, Kruz Gallastegi, Bideberri, Fraiskozuri, Herrilagunak, D. Irala, Barrenkalea, San Martin plaza.
  • 18:30 Errekortadore txapelketa zezen plazan.
  • 17:00 - 21:00 Ndank Ndank Bergarako Senegaleko lagunen elkartearen tonbola solidarioa Irizar kalean.
  • 23:00 Kontzertua JMartina taldearekin San Martin plazan.

Maiatzak 28, igandea

  • 09:00 Bigantxak zezen-plazan.
  • 10:00 -13:00 Gesaltza fanfarrearekin animazioa herriko kaleetan.
  • 11:00 XLIII. Haur eta gazteen Simon Arrieta Plastika sariketa, San Martin plazan. Laguntzailea: BEART elkartea.
  • 12:30 Bergarako Musika Bandaren kontzertua Espoloian. Euriarekin Boluko pilotalekuan.
  • 13:00 XLIII. haur eta gazteen Simon Arrieta plastika lehiaketako sari banaketa, San Martin plazan.
  • 18:00 Mokoloblock kale block topaketa. San Martin plazatik hasita. Bergarako kaleetan.
  • 18:30 Euskal Herriko errekortarien ikuskizuna zezen-plazan.
  • 21:30 Kontzertua Goxua’n salsa taldearekin San Martin plazan.

Maiatzak 29, astelehena Kuadrillen Eguna

  • 12:00 Kuadrillen arteko XIII. olinpiadak zezen-plazan, Zaldibiako trikitilariek eta Incansables txarangak animatuta.
  • 12:30-14:00 Dantzaldia Joselu Anaiak taldearekin Espoloian.
  • 14:30 Herri bazkaria San Martin plazan Incansables txarangaren animazioarekin. Bazkal osteko jolasak Xaxauren eskutik.
  • 18:30 Bergara Hiria pilota txapelketaren finalak (neska zein mutiletan) udal pilotalekuan. Antolatzailea: BKE Pilota saila.
  • 18:30 Gaztetxoentzako bigantxak zezen-plazan.
  • 23:00-02:00 Dantzaldia Joselu Anaiak taldearekin Espoloian.

Maiatzak 30, asteartea Umeen eta Helduen Eguna

  • 09:00 Bigantxak zezen-plazan.
  • 11:00-14:00 Jolas-parkea haurrentzako eta gazteentzako Ipintza II-ko patioan.
  • 12:00 Herri kirol erakustaldia San Martin plazan.
  • 13:00 Bankako Menditarrak taldearen kantu-emanaldia D. Irala kalean.
  • 14:30 Bazkaria San Joxepe elkartean eta ondoren kantu saioa Menditarrak taldearekin. Horren ondoren dantza saioa San Joxepe elkartean.
  • 16:30 Bolo, toka eta igel jokuen txapelketa San Joxepen. Antolatzailea: San Joxepe elkartea.
  • 17:00-20:00 Haurrentzako jolas-parkea Ipintza II-ko patioan.
  • 17:00 Pilota partida profesionalak Udal Pilotalekuan.
  • 17:30 Zirkun zirko eskolaren Bidaibizitzen haurrentzako antzerki emanaldia txosnagunean.
  • 18:30 Errekortadore eskola ibiltaria gaztetxoentzat zezen-plazan.
  • 20:00-22:00 Trikidantz taldearekin erromeria San Martin plazan.
  • 22:00 Bitorianatxoren igoera San Martin plazan.
  • 22:00-22:15 Trikidantz taldearekin erromeria San Martin plazan.
Xaxauk antolatutako egitaraua

Maiatzak 25, eguena

Muntaia eguna.

Maiatzak 26, barikua

  • 15:00 Ikasle bazkaria. Antolatzaileak: Ikama eta Bergarako Neska* Gaztiak.
  • 18:30 Elektrotxufla elektrotxaranga.
  • 23:00 Kontzertuak: Orhi, The Lio eta Bad Sound.
  • Ostean, DJ Edozer.
  • 07:30 Skapaie elektrotxaranga eta gaupasero argazkia.

Maiatzak 27, Gure Artera Eguna

  • 15:00 Preso eta iheslarien aldeko bazkaria. Antolatzailea: Gure Artera.
  • 18:00 Erdaldun berrien kluba bakarrizketa.
  • 19:30 Guateke More ibiltaria. Antolatzailea: Martxanterak.
  • 22:30 Kontzertuak: Olaia Inziarte, Etxepe, Mutiko, Tatta & Denso, Mugi Panderoa. Eta tartean soka saltoa.

Maiatzak 28, Bidelagun Guztien Eguna

  • 14:00 Txomingero bazkaria, bakoitzak berea ekarrita.
  • 18:30 Ez da kasualitatea (nahita egin dugu) bertso saio musikatua.
  • 19:00 Lagundu afaria prestatzen.
  • 20:30 Beste Gu irratsaioa zuzenean.
  • 21:00 Afari herrikoia.
  • 22:00 Korto lehiaketa eta urteurreneko brindisa.

Maiatzak 29, astelehena

  • 20:00 Kontzertua: Laket taldea.
  • 23:00 Kontzertuak: Dupla bikotea eta Yogurinha Borova.
  • Eta ostean, Karaoke xaxautarra.

Maiatzak 30, martitzena

  • 18:00 Bidaibizitzen txotxongilo, antzerki eta zirko ikuskizuna Zirkun zirko eskolaren eskutik.
  • 20:00 Desmuntatze lanak.
Kontseilu Sozialista Deba Bailarak antolatutako egitaraua

Maiatzak 26, barikua

  • 20:00 Plazako txosnaren irekiera: Hiriart, K-PO eta Blind.
  • Afaltzeko aukera.
  • 00:30 Kontzertuak: Rodeo, DJ Guti & Felixin.

Maiatzak 27, zapatua

  • 15:00 Bazkaria. Ondoren txaranga.
  • Afaltzeko aukera.
  • 00:30 Kontzertuak: DJ RU2, Zé Txiquia B2B Keep_A eta DJ Ruda.

Maiatzak 30, martitzena

  • 17:00 Magia ikuskizuna: Iago Mago. Eta umeentzako jolasak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak