Goienagusik antolatutako min kronikoari buruzko tailerra parte-hartzaileen sentsazioak partekatuz amaitu dute

Imanol Beloki Unamuno 2023ko mai. 9a, 15:32

Goienagusik antolatuta, Arturo Goikoetxea neurologoak min kronikoari buruzko tailerra eskaini du Bergarako Irizar Jauregian. Otsailean egin zituzten lau saioren ostean, amaiera eman diote asteon tailerrari, eta, horretarako parte-hartzaileek beraien sentsazioak partekatu zituzten bosgarren saioan.

Otsailean hasi ziren tailerrarekin, eta, batez ere min kronikoa, fibromialgia edo migraina duten pertsonei zuzendutakoa izan da. Saioaren egitura zein izan den, eta helburu nagusia zein izan den adierazi zuen tailerraren gidariak. "Eskolak eman ditugu. Gero, pare bat hilabeteko tartea utzi dugu, ikasitakoa, praktikan aplikatzea lortu duten ikusteko, eta, azken batean, ea minaren inpaktua murriztea lortu duten ikusteko. Egun gutxiagotan jasan duten, intentsitate gutxiagorekin… Eta, batez ere, prozesua organismoaren aurreikuspenetik ulertzea lor dezatela bilatzen da: min hori gertatzen ari delako", adierazi du Arturo Goikoetxea Neurologoak.

Kaltetua: "beti pazientea"

Kasu askotan, ez dago min kronikoaren jatorriari buruzko azalpenik, eta, are garrantzitsuagoa dena, ohiko terapiek ez dute lasaitasun nahikorik ematen. Egoera bera gertatzen da buruko minaren kasuan eta fibromialgiaren kasuan: argitu gabeko jatorria eta tratamendu asegarria. Hori horrela, kaltetua beti dela pazientea azpimarratu zuen Arturo Goikoetxea neurologoak. "Kontua ez da botikak erabiltzea edo ez; minaren inguruan gertatzen den guztiaren esanahi biologikoa jakitea, baizik. Eta farmako bat aukeratzen baduzu, farmakoak benetan zer egiten duen jakin behar duzu, eta, batez ere, ez galdu begibistatik farmakoak baino faktore esanguratsuagoak, sinesmenak, esaterako. Eta min kronikoaren gai honetan mundu guztiak garbitzen ditu eskuak. Erakundeek, medikuek, politikariek, prentsak…, eta, azkenean, pazienteak jasotzen ditu kolpe guztiak. Min ematen diola? zerbait izango gorputzean txarto dagoena, baina guk ahal duguna egiten dugu, diru mordoa kostatzen zaigu, eta hobetzen ez bada, guk ezin dugu gehiago egin, eta orduan gaixoa botata geratzen da".

Justifikatu gabeko mina nun sufritzen den gutxienekoa dela ere nabarmendu zuen Goikoetxeak. "Guk esaten duguna da pazientea biktima bat dela; terapien eta etiketen diagnostikoen kontsumitzaile bat dela, eta konponbidea ez dela terapia zuzena aurkitzea, azalpen biologiko zuzenarekin ematea baizik. Hori ezagutzen badu eta aplikatzea lortzen badu, bere unibertsotik libratuko da… izan ere, merkatu huts bat dago min kronikoaren atzean".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak