Aurtengo Bergarako Jabekuntza Eskolako egitaraua aurkeztu dute

Zuriñe Urruela Santidrian 2022ko ira. 27a, 17:22

Bergarako Jabekuntza Eskolak 2022-2023 ikasturtean 7 eskaintza izango ditu –ikastaroak, solasaldiak eta hitzaldiak–. Horren berri eman dute Ainhoa Lete Zabaleta Berdintasun zinegotziak eta Maria Salsamendi Luengo Berdintasun teknikariak. Aurtengoa testuinguru berezia deritzote, izan ere, jarduerak indartzeko helburuarekin dabiltza.

2018an sortu zuen Bergarako Udalak Jabekuntza Eskola Bergara feminista egiteko helburuarekin –Bergara izan, bizi, ekin plan barruan; horretan, politika feministei eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari lotutako hainbat helburu eta jarduera jasotzen dira–. Letek aurtengo ekimenen adibide bat eman du: “Esaterako, apustua egin dugu Berdintasun Teknikariaren lanpostua sortzen, lana indartu eta eraginkortzeko eta horretan urratsak egiten ari gara. Berdintasun plana berritu dugu, eta gure ustez estrategikoa den emakumeentzat espazioa sortzeko prozesua abiatu dugu”. 

Jabekuntza Eskolak udaletako berdintasun arloetatik sustatutako proiektuak dira – emakumeen parte-hartze soziala eta politikoa sustatzeko eta ahalduntze-prozesuen bidez gizarte justu, anitz eta osoagoa lortzeko–. Esperientziak eta jakintzak partekatzeko espazioak sortu nahi dituzte –elkar ezagutu, lagundu, topatu eta gozatzeko emakume sareak–, horregatik, aurten, Udalak bereziki zaindu du emakume talde desberdinei zuzendutako ekintzak izatea.

Hemendik aurrera Jabekuntza Eskolako egitaraua urteko bi momentutan aurkeztu eta izango dira: lehenengo ekintzak urritik urtarrilera egingo dira, eta besteak  otsailetik maiatza bitartean. Aurten zazpi dira: Nola hitz egin jendaurrean, Autodefentsa feminista tailerra, Atzerritartasun legearen inguruko hitzaldi solasaldia, Emakumeak eta adinkeria, Gure genealogia feministak, Hitzaldi solasaldia nik ere baditut ikasketak, eta Umorea eta generoaren inguruko tailerra. Lehenengoa urriaren 7an hasiko da, baina ikastaroen inguruko informazio gehiagorako ikusi egutegi osoa.

Ezinbestekoa da izena ematea jardueretan parte hartzeko, doakoak izan arren. Izen-emateko azken eguna izango da jarduera hasi baino 5 egun lehenago eta inskribatzeko bidea izango da: udaletxera deituta –943 77 91 00 telefonora– edo mailez idatzita –berdintasuna@bergara.eus helbidera–. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak