Guztira, 242 lagunek eman dute botoa webgune bidez; horietatik 104, kartel irabazlearentzat. Udalak osatutako epaimahaiak ere kartel berbera saritu du, boto kopuru handienarekin.
Udalak osatutako epaimahaiak ere kartel berbera saritu du, boto kopuru handienarekin. Beart arte elkarteko bi ordezkari, udal zinegotzi bat, Udaleko Berdintasun teknikaria eta Komunikazio arduraduna izan dira epaimahaia osatu duten kideak. Bigarren boto kopuru handiena jaso duen kartela, 81ekin, Jai Jou Jura! izan da. Aurten bai, Sostengu komunitarioa eta alaitasuna eta Bitorianatxo izan dira beste lanak.
Herasek produktu finala izan denaren gutxi gorabeherako ideia bat bazuen hasieratik buruan. Diseinuak benetako forma prozesuan hartu badu ere, "ha- sierako esentzia mantenduz" lan egin duela azpimarratu nahi izan du bergararrak.
Pandemiaren eraginez jai gabe pasatutako denborari eta jai girorako dagoen gogoari erreferentzia egin nahi izan dio jaietako irudia izango den kar- telaren diseinuarekin. Hori islatzea izan da asmoa, bergararrek hainbeste maite duten eta jaien protagonista den Bitorianatxo leihotik begira ipinita. "Hor dago, leiho atzean, etxean sartuta, gure moduan jaiak noiz eztanda egingo zain", azaldu du Herasek.
Ez da lehen aldia
Pentekoste jaietako programaren azala diseinatzeko lehiaketara aurkeztu den lehen aldia izan da Herasena. Hala ere, pandemia hasi aurretik ospatutako azken Aratusteetako kartelaren disei- nua ere aurkeztu zuen, eta ira- bazle izan zen. Gustura jaso du saria berga- rarrak. "Izan ere, pandemia aurretiko azken ospakizunaren diseinua nik neuk egin nuen, eta orain, pandemia osteko lehen Pentekosteetako jaien irudia ere nire diseinua izango dela jakiteak poztu egiten nau", aitortu du hark.
Zapirako marrazkiak eta leloak ere bai
Aurten ere, Jardun Euskara Elkarteak antolatu du zapirako marrazki eta lelo lehiaketa. Bi kategoria saritu dira marrazkietan: haurrena eta helduena. Helduetan, Usoa Mendikuterena izan da aukeratutako marrazkia. Haurren kategorian, berriz, Laia Iñarrarena. Lelo onenaren saria Enara Viagak eraman du, ondorengo esaldiarekin: Euskara eta festa, herritarron orkestra! Epaimahaia elkarteko ordezkariek osatu dute eta oso pozik agertu dira egondako parte-hartze handiarekin. Aspaceren 50. urteurrena dela-eta euren logoa zapian sartzeko erabakia hartu du elkarteak, keinu moduan.
Zapiak salgai egongo dira ekainaren 2an, Irala kalean, eta 3an eta 4an, San Martin plazan – lehenago agortu ezean–. Aurrez, hainbat tabernatan eta Jardun Elkartean ere jarriko dira salgai.