Valogreene Paper BC enpresak Larramendiko planta eraikitzeko beharrezkoak zituen baimenak lortu ditu eta planta eraikitzeko prest dagoela azaldu du. Apiril hasieran hain zuzen ere, eman zion Jaurlaritzako Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak Ingurumen Baimen Bateratua. Eta enpresaren asmoa da, eraikitze lanak datozen hilabeteetan hastea.
Bergarako Udala ez dago ados Jaurlaritzak baimena eman izanarekin, eta ondorioz, horren kontrako errekurtsoa jarriko duela jakinarazi zuen.
Era berean, planta hori eraikitzearen aurka dagoen Larramendiko Arnasa taldea kezkatuta agertu da kontuarekin, eta laguntza eskatu die Bergarako eta inguruko eragileei.