"Isurketa kezkagarri bat" salatu du herritar batek Angiozar errekan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2021eko maiatzaren 21a

Apar berdea Angiozar errekan. (Argazkia: Bergarako Udaltzaingoa)

Herritar batek GOIENAri jakinarazi dionez, eguazten iluntzean "kolore berde nazkagarria" zuen Angiozar errekak, eta "isurketa kezkagarri" bat gertatu zela dio. "Sekulako gasolina usaina antzeman nuen; ez dut ikusi hildako arrainik baina alga batzuk erreta ikusi ditut, adibidez", adierazi du ustezko isurketa salatu duen herritarrak.

SOS Deiak-era abisua pasatu ostean –hori da halakoetan egin behar dena–, Bergarako Udaltzaingoa, Ertzaintza eta URA agentziako teknikariak izan ziren Angiozar errekak Deba ibaiarekin bat egiten duen inguruan. Kasu honetan, esandako moduan, ez da hildako arrainik agertu Angiozar errekan edota, aurrerago, Deba ibaian. Baina orain ez asko, 2018ko otsailean, hainbat eta hainbat arrain hilda agertu ziren Deba ibaian, bereziki Soraluze inguruan baina baita Bergarako lurretan dauden Osintxu eta Mekolalde auzoetan. Egun batzuetara URA agentziak konfirmatu zuen zianuro isurketa bat izan zela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak