Gaur arratsaldean inguruko enpresak aztertzen jarraituko dutela zehaztu dute, eta lagin berriak hartuko dituztela. Hala ere, isurketa gertatu eta hurrengo egunetan hartutako lagin berrietan "ez da jada zianurorik atzeman izan".
Ikerketa lanak
Otsailaren 12an 112 SOS Deia-ek Soraluzen, Deba ibaian, arrainak hilik agertu zirela jakinarazi zuenetik, Ertzaintzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta URA Agentzia elkarlanean ari dira "balizko isurketaren jatorria" zehazteko. Isurketaren jatorria arrainak hilda agertu ziren tokitik abiatuta, ibaian gora aztertzen ari dira.
Era berean, herritarrei gogorarazi nahi izan diete, ibaian ez-ohiko isurketa bat bezalako gertakariren bat ikusitakoan ezinbestekoa dela 112ra deitzea: "Bide eraginkorrena da protokoloak abiarazteko: lehena, balizko erasana gutxiarazteko; eta, bigarren, balizko jatorri eta erantzuleak zeintzuk diren zehazteko".