Bergarako historia soziala jasotzen hasi da Badihardugu elkartea

Uxue Igarza Loiola 2021ko mar. 23a, 11:56

Bergarako Udalak eta Badiharduguk abiatutako proiektua da Euskararen historia soziala Bergaran. Helburua gerraosteko euskalgintzaren memoria jaso eta zabaltzea da, eta horretarako hamalau lagun elkarrizketatu dituzte dagoeneko.

Laboratorium museoan egin dira orain arteko hamabi elkarrizketak, eta bide beretik jarraitzeko asmoa dute datorren astean ere. Badihardugu elkarteko Idoia Etxeberria ari da elkarrizketak egiten eta hamalau dira dagoeneko hartu dituen bergararrak.

Askotariko eremuetatik (hezkuntzatik, antzerkigintzatik, bertsolaritzatik…) euskarari ekarpena egin dioten herritarrak dira; izan ere, egitasmoaren helburua horixe da: euskalgintzaren memoria jasotzea eta zabaltzea, herriko euskararen historia soziala ezagutarazteko.

Bergarako Udalak azaldu du Udaleko Euskara Zerbitzuak "aurrelan handia" egin duela pertsona egokiak bilatzen eta aukeratzen. Elkarrizketak egin aurretik haiekin bildu dira eta dokumentatu ostean, honako hauek aukeratu dituzte lehenengo pasarteak grabatzeko: Jose Luis Gorrotxategi, Koldo Alberdi 'Egileor II'Maite Barrena, Jabier Mendizabal “Surra”Rosa Narbaiza, Gotzon BikuñaEneko OregiJuan Martin ElexpuruJerardo ElortzaArantzazu NarbaizaBlanca NarbaizaMikel LazpiurArantxa Ibarzabal eta Arantzazu Oregi.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak