Hazilan moduko proiektuen beharra handitu du pandemiak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2021ko urt. 19a, 12:52

Martxan dago Hazilan, Debagoieneko pertsona kualifikatuen laneratzea erraztea helburu duen proiektua. Hamargarren edizioa bizi du dagoeneko eta Mankomunitatetik diote, besteak beste, lan merkatuaren egoera zailagoa izan den heinean geroago eta gazteagoa dela perfila.

Ekimenak bi fase ditu: prestakuntza zeharkako konpetentzietan eta praktikak eskualdeko enpresetan, eta atzo online egin zuten aurkezpen saioan 15 lagunek eman zuten izena.

Egitasmoan parte hartzeko honako baldintza hauek bete behar dira: 20 eta 44 urte bitartean izatea, lanbide heziketako goi-mailako ziklo bat edota unibertsitate ikasketak amaituta izatea eta Debagoieneko herriren baten erroldatuta egotea. 

Hamargarrenean, izen-ematea lehenago

Atzo abiatu zen hamargarren aldia, urtean birritan antolatu ohi dena eta 2016an lehenengoz jarri zena martxan. Aurtengo edizioa ohi baino lehenago egingo dute, 2020ko edizioan hautagai dezente kanpoan geratu eta lehenbailehen programan parte hartzeko aukera izan dezaten. Hazilanek unean uneko egoerara egokitzeko gaitasuna duelako, baita mundu mailako pandemia batera ere. 

Hamar edizio hauetan eta prestakuntzari dagokionez eskaintzak ondo funtzionatu duela dio Irizarrek, eta bere horretan mantendu dutela hein handi baten. 

Izena emateko aukera, urtarrilaren 21era arte

Plazak mugatuak dira baina badago oraindik izena emateko aukera hilaren 21era arte, eta ondoren egingo dira hautaketa elkarrizketak. Argibide gehiagorako: 943 79 30 90 edo hazilan@debagoiena.eus. Langabezian dauden pertsonek lehentasuna izango dute.

Konpetentzia pertsonal eta profesionaletan trebatzeko tailerra martxoaren 9ra arte burutuko da, modu presentzialean, beharrezkoak diren segurtasun neurriekin. Ondoren, eskualdeko enpresetan praktikak egingo dituzte, lan-merkatura hurbildu eta lan-esperientzia hartzeko. Izena eman ohi dutenengan aldaketarik izan den galdetuta, Irizarrek dio lan merkatuaren egoera zailagoa den heinean gero eta gazteagoa dela perfila. Dena den, talde orekatuak sortzen saiatzen dira, adinaren, herriaren jatorriaren eta ikasketen motei dagokienez; talde harremanak aberasten dituztela uste dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak