Udaberriko bonuen kanpainan ez bezala, erosketa-bonuetan diru laguntza desberdinak aplikatuko dira. Aurrekoarekiko beste desberdintasun bat ere badago: modu digitalean ez ezik, fisikoki ere eskuratu ahal izango dira oraingoan erosketa-bonuak bertan parte hartzen duten establezimenduetan. Udal Gobernuak hurrengo astean emango ditu "xehetasun guztiak".