Positibo gehiago Mizpirualden: zazpi kutsatu berri, azken orduetan

Mireia Bikuña 2020ko ira. 24a, 20:13

Mizpirualde egoitza

Azken 24 orduetan Gipuzkoako adinekoen egoitza-zentroetako erabiltzaileen artean egindako PCR positibo guztiak Bergarako egoiliarren artean atzeman dira. Egun, hamar dira positibo aktiboak Mizpirualden. Gipuzkoan, guztira, 53 dira kasu aktiboak, Bergarakoak barne.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Osasun sailak emandako datuen arabera lau egoitza-zentrotan daude koronabirusak kutsatutako egoiliarrak: Hernaniko Santa Maria Magdalenan hogei, Errenteriako Jesusen Bihotzean hamabost, Donostiako Alai-Etxen zortzi  eta Bergarako Mizpirualden hamar.

Horietatik, hamaika dira ospitaleko arreta behar duten eta ospitaleratuta dauden pertsonak, eta beste 21 Eibarko Ospitaleko gizarte-solairuan ari dira artatuak izaten.

Abuztuaren 11n lehen positiboak eman zirenetik, 23 adinekok gainditu dute gaixotasuna, horietatik bostek, azken orduetan jaso dute medikuaren senda-agiria. Bostak, Hernaniko SAnta Maria Magdalena egoitzako egoiliarrak. 

Bestalde, 21 dira abuztutik hil diren adineko pertsonak.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak