San Martin plazatik abiatuko da ekitaldia eta herriko hainbat kale zeharkatuko dituzte; Bidekurutzeta, San Pedro, Ariznoa, Artekalea, Arrurriaga, Masterreka, Bideberri, Fraiskozuri, Zurradero, Ibargarai, Ramon Maria Lili, Bidekurutzeta eta plazan bukatzeko. Amaitzeko bi mezu zabalduko dituzte, bata, Izan bidea ekimena aurkezteko, eta bestea, jaien ingurukoa Xaxauren eskutik. Musika apur bat jarriko dutela ere aurreratu dute, beti ere, egoerari egokitzeko "neurriak hartuta".
Bestalde, antolatzaileak azpimarratu nahi izan dute "Ertzaintzak baimendu" duela ekintzat eta Udala jakinaren gainean dagoela. Hala, "osasun neurri guztiak" beteko direla, bi ilaretan eta pertsonen arteko distantziak errespetatuz.