Bergarako egoera aztergai Eskola Herritarraren azken bi saioetan

Jone Olabarria 2020ko mai. 5a, 10:09

Apirilaren 29an Ainhoa Etxaide eta Isidro Esnaolarekin egindako saioko irudia.

Bihar, maiatzak 6, eta datorren astelehenean, maiatzak 11, egingo dituzte "COVID19: Kapitalismoaren eta Faxismoaren birusa?" lelopean antolatu duten Eskola Herritarraren azken bi saioak. Arratsaldeko zazpietan hasita eta Bergarako Sorturen Youtube kanalaren bidez, Bergarako komertzio, baserritar, langile eta kulturgileekin antolatu dute solasaldia.

Bergarako Sortuk eta Iratzar Fundazioak elkarlanean antolatutako Bergarako Eskola Herritarraren edizio berriak lau hitzaldi antolatu ditu apirila eta maiatzean zehar. Lehen biak eginda, bihartik aurrera COVID-19 gaitzaren krisiak Bergaran izan dituen eta eragingo dituen ondorio ekonomiko, politiko eta sozialak izango dira ardatz Bergarako Eskola Herritarraren azken bi saioetan.

Maiatzak 6, asteazkena 19:00

BERGARAKO KOMERTZIO, BASERRITAR ETA LANGILEEKIN SOLASALDIA

"Bergaran dugun egoera ekonomiko eta sozialari begirada. Nola daude herriko komertzioak, azoka eta enpresak? Zein egoera bizi ditugu? Zein etorkizun du gure herriak? Zer egiten ari gara eta zer egin dezakegu egoerari buelta emateko? Komertzio, baserri eta enpresetako langileena izango da hitza"

Maiatzak 11, astelehena 19:00

BERGARAKO KULTUR SORTZAILE ETA LANGILEEKIN SOLASALDIA

"Egun batetik bestera antzerki, kultur emanaldi, liburu aurkezpen edo kontzerturik gabe gelditu
gara. Nola bizi dute egoera Bergarako Kulturgile, kultura zale eta langileek? Zein alternatiba
jorratu dituzte? Zein etorkizun ikusten dute? Herriko kulturgileei emango diegu hitza"

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak