30 euskal artisten lanak, #ARTdemia erakusketa birtualean ikusgai

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2020ko api. 6a, 18:10
#ARTdemia erakusketa birtualean parte hartuko duten sortzaileak.

ARTgia sorgune & aretoak abiatu du #ARTdemia erakusketa, eta proposamenak artistek konfinamenduan sortutako askotariko lanak jasotzen ditu; horien artean, Bergarako Jokin Oregik, Sortwo, egindakoak. Gaur, astelehenea, 20:00etan inauguratuko dute Artgia.com webgunean.

"Etxeetako konfinamenduak eragin du adierazpen artistikoa garatzeko beharra are indartsuagoa izatea", hala diote #ARTdemia erakusketako antolatzaileek, zera gaineratuta: "Errealitate hori agerian geratu da ARTgia sorgune & Aretoak deituriko #ARTdemia deialdiarekin: bost egunetan 78 proposamen aurkeztu dira. Euskal Herrian sortzen dena balorean jartzeko helburuz abiatu dugu ekimena; tokikoa kontzeptuan lupa altxatzea, kontzeptuari zentzu zabalagoa eskaintzea izan da gure apustuaren xedea ". 

30 artisten begietatik

Parte hartzaileen kopurua espazioaren baldintza ekonomikoek markatu dutela gaineratu dute antolatzaile taldeko Begoña Lopez de Aberasturik: "Deialdia abiatzeak bere kostuak ditu eta honaino eraman ahal izan ditugu. Bi arrazoik bultzatu gaituzte deialdi hau sortzera: hau bezalako une historiko batean adierazpen-premia handia dagoelako eta hemengo artisten errelatoa jaso nahi genuelako, eta, kultur ekosistemak bizi duen krisia mahaigaineratu nahi izan dugulako".

Euskal Herriko 30 artista aukeratu dituzte gaur, astelehena, zabalduko duten erakusketa birtualerako. Gehienak Arabakoak dira, –hamabi sortzaile–, zazpi bizkaitarrak dira, lau gipuzkoarrak, eta bi lapurtar eta nafarrak; horiez gainera, Marco Sanz artista katalanaren proiektua ere onartzea erabaki du epaimahaiak, "herri honi oso lotua dagoelako".

Artista bakoitzak ikuspegi batetik sortu duela eta utopia eta distopien arteko kontakizuna proposatzen duen erakusketa dela gaineratu dute ekimenaren bultzatzaileek: “Lehen aldiz, guztiak egoera berean gaude. Egoera sozioekonomikoak bereizten gaitu, noski, baina entzierro egoeran gaude denok. Artelanak kapitalismoaren ingurukoak dira, eskubideen murrizketei buruzkoak eta murgildurik gauden hizkuntza belizistari ere erreparatzen diote, eta, horrela, pentsamendu kritikoa indartzen dute”.

Eskarmentudunak eta gazteagoak

Ibilbide ezberdineko artistak bildu ditu #ARTdemia erakusketak: "Batzuk konsagratutako artistak dira, horien artean: Jokin Oregi, Bergarako street art-er, Sortwo; Javier Berasaluce argazkilari ezaguna eta Berlinen bizi den  Edurne Herran Gasteizko artista. Badaude era berean etorkizunean -eta dagoeneko- zeresana emanten ari diren artistak ere, horian aretan: Uxue Bereziartua, iF Matxikote eta Barbara Gragirena, adibidez".

"Kezka handia"

ARTgia sorgune & aretoak –ARTgia, Enebada! eta Kultur Act elkarteek– konfinamendu egoeran bada ere sortzen jarraitzeko duten apustua azpimarratu nahi izan dute, baina euskal kultur ekosistemak bizi duen egoera "oso kritikoaz" ohartarazi nahi izan dute; hala ere, joan den astetik aurrerapausoak ikusi dituztela diote: "Egoera hau mahai gainean jarri genuenetik mugimenduak ikusi ditugu, positiboan. Asteburuan kulturarako sektorearteko mahaia bildu da, eta Osasun Larrialdiak eta Alarmako Estatuak kultura-ehunean dituzten ondorioak aztertu dituzte, Eusko Jaurlaritzak, Aldundiek, Eudelek … eta hori positiboa da. Ez hori bakarrik, Udal batzuek konpromisoa hartu dute jada itxita zituzten eta atzeratu egin diren kultur jardueren ordainsarien %30 ordaintzeko, eta hori ere aurrerapausoa da".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak