Positiborik ziurtatu gabe oraindik, Bergarako Correoseko sei langile daude koronabirusaren sintomekin

Jokin Bereziartua Lizarazu 2020ko martxoaren 24a

Correoseko langile Andres Diez bergararraren arabera Bergarako Correosen "kezka eta ardura" dago koronabirusaren sintomak dituzten lankideak direla-eta: "Sei lankide dira etxera sintomekin bidali dituztenak eta horietako bat arrisku taldearen barruan dago. Positiborik ez dago ez dietelako azterketarik egin oraindik; asko itxaron beharra dago, antza, azterketa egin diezazuten...".

Atzo, martxoak 23, Burdinate kaleko biltokia itxi egin zuten eta itxita jarraitzen du oraindik ere. Hori bai, Ibargaraiko bezeroen arretarako lokala zabalik dago, betiere alarma egoerak eragindako ordutegi murriztuan; 09:30etik 12:30era, alegia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak