Egubakoitzean Correoseko langileetako batek sukarra zuela-eta "alarma piztu" eta asteburuan zehar desinfektatzen aritu ziren, Burdinateko postetxea eta baita Ibargaraiko bezeroendako arretarako zentroa ere. Baina Diezek azaldu duenez, astelehen goizean, martxoak 23, lankide gehiagok sukarra zutela-eta erabaki dute Budinateko postetxea ixtea. Bergarako bi egoitzetan, Antzuolako eta Elgetako langileak ere kontuan hartuta, hamasei pertsona ari dira lanean.
Diez: "Ez dago arazorik lankideak etxera bidaltzeko, baina Correosek ez du itxi nahi oraingoz"
Egoerak horrela jarraituko duen galdetuta, Diezek dio ez dutela jakinarazpenik jaso oraingoz. Correosen ze neurri hartu dituzten galdetuta, honako hauek nabarmendu ditu Diezek: "60 urtetik gorako lankideak ez datoz lanera; kontziliazioa dela-eta lankideren bat baimenen bat egiten badu, baimen hori ematen ari zaio. Ez dago arazorik lankideak etxera bidaltzeko, baina oraindik zabalik dago. Gipuzkoan zehar gora eta behera nabil, eta arduradunek ez du erabat itxi nahi; badirudi negozioak inporta diela lankideen eta herritarren osasunaren gainetik".