Borroka feministara batzeko deia egin dute Bergaran

Oihana Elorza Gorostiza 2020ko mar. 8a, 17:48

Gaur, martxoak 8, manifestazioa egin dute Bergaran, eguerdian, plazatik abiatuta. 'Antolatu indarrak. Batu borroka feministara' irakur zitekeen pankartarekin herriko kaleak zeharkatu dituzte ehunka herritarrek.

Eguerdirako zuten deituta manifestazioa Bergaran, eta horrela egin dute. Herriko San Martin plazatik abiatu da manifestazioa, Antolatu indarrak. Batu borroka feministara leloarekin. Aurretik, plazan bertan, performance txiki bat egin dute hainbat emakumek eta emakume pentsiodunen egoera ere gogora ekarri dute. Herriko beste leku "sinboliko" batzuetan ere egin dituzte performanceak, leku bakoitzean gai ezberdin bat landuz. 

Herritar asko batu dira manifestazioan eta herriko kaleak zeharkatu dituzte elkarrekin.

Emakumeen Egunari lotuta, emakume artisten erakusketa zabaldu zuten egubakoitzean Aroztegi aretoan. Bergarako 21 artistaren lanak daude ikusgai Amalurra izeneko erakusketaren baitan. Hilaren 29ra arte egongo da zabalik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak