Bergarako 21 artista bat eginik 'Amalurra' erakusketaren bueltan

Mirari Altube Arrese 2020ko mar. 7a, 09:39

Herriko hainbat emakume artistek keinu egin gura izan diote Martxoaren 8ari beste behin, eta oraingoan, Amalurra erakusketa zabaldu dute. Aroztegi aretoan elkartu ziren atzo, artistak zein horien artelanak ikustera gerturatutakoak, eta Kokoxa taldeak eskainitako performance batekin irekitzat eman zuten.

Amalurra gai nagusi eta haren bueltan beste lau: lur eremua, migrazioa, emankortasuna eta materia. Horiek landu dituzte margolanekin, eskulturekin, argazkiekin eta testuekin. "Gura duguna egiteko askatasuna izan dugu gai horien bueltan, eta erakusketa hauxe sortu dugu", adierazi du Julia Pajaresek, antolatzaile eta artistak. Horrekin batera beste honako bergararrek hartu dute parte: Ana Abajo, Jone Albeniz, Itziar Albisua, Mari Paz Alustiza, Maitena Arana, Leire Aranburu, Arantzazu Arregi, Maite Azkargorta, Justina Elexpuru, Maite Eraña, Idoia Etxarri, Alicia Garcia, Kontxi Idigoras, Mari Carmen Laskurain, Selena Lizarzaburu, Maialen Lopez, Ainhoa Martin, Usoa Mendikute, Maria San Vicente, Amaia Santamaria eta Mariluz Unzurrunzaga.

Erakusketa martxoaren 29a arte izango da zabalik, Aroztegin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak