Denera 22 txirrindulari taldek hartuko dute parte Espainiako Vueltan. Eta nabarmentzekoa da Euskadi-Murias taldeak egin duen aukeraketa gaztea, bataz besteko adina ez baita 26 urtera ere iristen eta askorentzat txapelketa honetan parte hartzen duten lehen aldia izango da. Dena den, Odriozolak dio ondo prestatutako txirrindulariak dituela Euskadi-Murias taldeak, maila bikaina ari direla erakusten eta Espainiako Vuelta honetan ere horrela espero dutela.
Espainiako Vuelta honetan parte hartuko ez duten arren, Eusadi-Murias taldean badira bailarako bi txirrindulari, biak bergararrak, Mikel Aristi eta Julen Irizar hain zuzen. Mikel Aristi txirrindulariak esaterako, garaipena lortu berri du Portugalgo itzuliko bigarren lasterketan eta Julen Irizarrek, berriz iaz lortu zuen garaipen bat eta aurten ere denboraldi amaiera ona egitea espero duela dio Odriozolak.