Bergarako toponomia ezagutzen

Jokin Bereziartua Lizarazu 2019ko uzt. 1a, 17:30

Bergarako lekuen izenen gaineko hitzaldia eman zuten ekainaren 27an, Irizar jauregian, Estepan Plazaolak eta Miren Azkaratek. 750 urte eta aurrera hitzaldi zikloaren barruan antolatutako saioa izan zen, edonori zabalik. Euskara Zerbitzuak nahi du www.bergarakoeuskara.eus webgunea kolaboraziorako plataforma izatea, besteak beste.

"Edozein herritako leku-izenak normalizatzeak hiru fase ditu: leku-izenak ikertzea; ikerketa horretan oinarrituta, finkatzea edo arautzea; eta finkatutakoa egoki erabiltzeko zabalkundea egitea. Hirugarren fasean kokatuko nuke hitzaldi hau", dio Udaleko Euskara Zerbitzuko arduradun Estepan Plazaolak.

Hain zuzen, aurreko bi faseetan Bergaran egin denaren berri eman zuten modu dibulgatzailean. Lekuen izenak, beharrak eraginda Baina nola sortzen dira lekuen izenak? Beharrak eraginda, Plazaolaren arabera: "Gauzak izendatzen ditugun moduan, lekuak ere izendatu beharra dugu. Leku-izenak sortu, berez, mila jatorrirekin sortzen dira: paraje bati izena eman diezaioke, adibidez, han ugariena izan den landare batek –Pagoeta, Aritzeta, Txillardegi–; etxeak ere har dezake parajearen izena –Pagoeta edo Aritzeta–; edo etxe horretan bizi izan den pertsonaren izenetik etor liteke – Belengoa, Gillengoa, Kalistokoa–; edo baita lanbidetik ere –Arotzena, Errementarikoa–.

Webgunearen berri ematea

Udaleko Euskara Zerbitzuak orain dela urte batzuk sortu zuen Bergarako euskararen gaineko webgunea –www.bergarakoeuskara.eus–, baina Plazaolak dio askok ez dutela ezagutzen: "Pentsatzen dut gutxi ezagutzen dela, eta, ondorioz, gutxi erabiltzen dela. Nahiko genuke jendeak kolaboratzeko plataforma izatea eta animatu nahi dugu jendea horretara; batzuek dagoeneko parte hartze nabarmena izan dute". Azken helburua delako, apurka bada ere, bergararrek euren herriko lekuen izenak modu zuzenean erabiltzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak