Enrike Txurrukak hartu du Alfredo Gonzalez Chirlaqueren lekukoa, Bergarako Musika Bandaren zuzendaritzan

Aitor Agiriano 2019ko eka. 9a, 15:58

1965ean hasi eta 54 urte Bergarako Musika Bandan aritu eta gero, horietatik 32 zuzendari moduan, erretiroa hartu du Alfredo Gonzalez Chirlaquek Pentekoste jaietan eskaini duten kontzertua zuzenduta. Etorkizunera begira, konposatzen eta sortzen segiko du. Hala, gaurtik aurrera, banda eta orkestrako kide izateaz gain, piano goi mailako ikasketak ere eginak dituen Enrike Txurruka izango da zuzendari berria.

Eguerdian eskaini du Bergarako Musika Bandak kontzertua. Gaurkoa, baina, berezia izan da: emozioz beterikoa eta hunkigarria. Campo de rosas, El lago de los Cines, "1832", Forrest Gump suit, Pomp and circustance eta Bergarako Ereserkia izan dira Udal pilotalekuan ikusle izan direnen gozagai.

Hala, kontzertuan zehar, hainbat omenaldi egin dituzte: alde batetik, bandako partaide izan diren lau kide omendu nahi izan dituzte, beraientzako azken emanaldia izan den honetan. Eta, bestetik, lekuko aldaketa ere izan da: Alfredo Gonzalez Chirlaquek erretiroa hartu bait du gaur eta Enrike Txurrukari zuzendari lekukoa pasa.

Emanaldi amaieran, gaurkoan protagonista izan den Chirlaquek hainbat argazki atera ditu herritarrekin batera eta sinadurak ere eskatu dizkiote bertaratutakoek.

"Ohore handia izan da, Alfredo"

Aurkezle lanetan ibili zen Igor Larrañagak bandako kide guztien izenean adierazi zion "ohore handia" izan dela eurentzat halako zuzendari bat izatea: "Zorionak 54 urtez bandaren eta entzule guztien izenean, egindako ibilbideagatik. Osteguneko azken entseguan esan zigun Alfredok musikarioi ohore bat izan dela berarentzat familia honen parte izatea. Eta guk gaur esaten diogu ohorea gurea izan dela".

Larrañagak Gonzalez Chirlaqueren "berezitasuna" ere nabarmendu zuen: "Obra asko idatzi ditu bandarentzat eta orkestrarentzat: pasodobleak, poema sinfonikoak, elkarteentzat martxak... Eta oso lan ona egin du pelikuletako obrak konpontzen. Ikustekoa da zelan jartzen zen piano aurrean eta kaskoekin, musika entzunaz, zelan ateratzen dituen partiturak. Dana a oido, esaten den moduan. Ez da ez oso ondo moldatzen teknologia berriekin:ez, papera eta arkatza. Eta nahikoa. Emaitza zoragarriak, originalen moduan entzuten direnak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak