Emozioak eta musikak bat egin dute Bergarako Udal pilotalekuan

Aitor Agiriano 2019ko eka. 9a, 15:02

Emanaldi hunkigarria eta berezia izan da Bergarako Musika Bandak eguerdian eskaini duena. Alde batetik, bandako kide batzuek erretiroa hartu dutelako, eta hauek omendu nahi izan dituzte beraientzako azken kontzertua izan den honetan. Bestetik, 32 urtez zuzendari izan den Alfredo Gonzalez Chirlaquek ere erretiroa hartu eta Enrike Txurrukari pasa dio lekukoa. Pilotalekua jendez lepo, emozioz eta monentu hunkigarriz betea izan da Pentekoste jaietan eskaini duten kontzertua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak