Globo bat jaurtiko dute Aranzadikoek estratosferara

Jokin Bereziartua Lizarazu 2019ko mar. 21a, 15:43

Txantxikua estratosferara bidali aurretik ateratako argazkia, 2014ko ekainean.

Aranzadi ikastola "hankaz gora" jartzen ari dira maiatza-ekaina aldera ikasleek Nazioarteko Espazio Estazioko astronautekin zuzeneko konexio bat egingo dutelako. Motorrak berotzeko eta Oñatiko Txantxikuaren esperientzia aintzat hartuta, apirilaren 6an (10:30) helioz betetako globo handi bat bidaliko dute estratosferara. Globoan, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen panpinek bidaiatuko dute, Katxiporreta I izeneko misioan.

Bi ordu eta inguruko bidaiaren ostean –Lurretik 30 bat kilometroko altuera hartuko du– globoak lur hartuko du aurreikustea ezinezkoa den lekuren baten: "GPSaren seinalea jarraitu eta pailazoak Bergarara bueltan ekarriko ditugu!", diote. Oñatitik jaurti zuten txantxikua Vianan (Nafarroa) lurreratu zen: "Non lurreratuko da oraingoan?", galdegin dute Aranzadikoek.

Globoa jaurti aurreko egunean, apirilaren 5ean, Porrotx eta Marimotots Aranzadin egongo dira: "Ilusio handiz jaso dute berria. Misioari Katxiporreta I izena jarri diote, eta emozioz gainezka daude! Aranzadiko ikasle guztiekin goiz ederra pasatzera etorriko dira!".

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak